Edukira zuzenean joan

Pelikula

Persepolis

Zuzendaria
Marjane Satrapi, Vincent Paronnaud
Aktoreak
Animazioa da, beraz, protagonista nagusiak hauexek dira: Marjane, aita, amona, ama.
Sinopsia
1970eko hamarkada, Iran. Marjane mendebaldeko bizimodua daraman irandar familia burges bateko neskato bat da. Sahren agintaldi garai honetan, hark burututako bidegabekeriek Marjane ezkertiar ideia politikoekin bat egitera bultzaraziko dute. Ondoren, jada Sahren gainbeherarekin batera, Irango Iraultzak Marjanen bizitzan eta orokorrean Iran osoan aldaketa ekarriko du. Fundamentalistek boterea bereganatu eta iraultza islamiarra delakoa iritsiko da, emakumeei burukoa eramatera derrigortuz eta milaka lagun espetxeratuz. Marjanek mendebaldeko bizimoduaren abantailekin amets egiten du (punka, Michael Jackson, etab.), bien bitartean bere herrialdean gertatzen ari den jazarpena pairatuko du.
Bechdel testa betetzen du Bai

Bechdel testa betetzeko, hiru puntu hauek baiezko erantzuna izan behar dute:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  • Emakumezko pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).