Edukira zuzenean joan

Pelikula

Las sufragistas

1
Zuzendaria
Sarah Gavron
Aktoreak
Carey Mulligan, Helena Bonham Carter, Anne-Marie Duff, Brendan Gleeson, Ben Whishaw, Meryl Streep, Romola Garai, Samuel West, Geoff Bell, Natalie Press, Lee Nicholas Harris, Richard Banks, Adrian Schiller, Judit Novotnik, Morgan Watkins.
Sinopsia
1912an, Erresuma Batuan, Lehen Mundu Gerra bezperan, Sufragisten Mugimendua sortu zen. Emakume sufragisten gehiengoak ez zuen goi mailan jatorria, beren protestak ezertarako balio ez zutela etsipenez ikusten zuten langile klaseko emakumeak baizik. Orduan erradikalizatu eta berdintasunaren aldeko ekintzaile nekagaitzak bilakatu ziren, dena galtzearekin arriskatuz: lana, etxea, seme-alabak eta beren bizitzak.
Bechdel testa betetzen du Bai

Bechdel testa betetzeko, hiru puntu hauek baiezko erantzuna izan behar dute:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  • Emakumezko pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).

Iritziak

Guztira 1 iritzi

Ikaslea91

Gustatu al zaizu pelikula?
Bai, asko gustatu zait.
Emakume eta gizonen arteko harremanak nolakoak dira?
Boto eskubidea lortzeko emakumeek egin zuten borroka azaltzen du pelikulak, eta garai horretan, gizon gehienak eskubide hori ukatzearen alde zeuden. Horregatik, emakume eta gizonen harremanak tentsiokoak azaltzen ditu, emakume askok begiak irekitzen dituen momentua erakusten duelako eta bikoteei ala inguruan dituzten gizonei, ordura arte ez bezala, kontra egiten hasten direlako. Ez dute bigarren mailako hiritar izan nahi, bozkatzeko eskubidea nahi dute, gizonek bezala.
Nolakoa da pertsonaia nagusiaren izaera genero ikuspegitik?
Pertsonaia nagusiak hainbat emakume dira, eta talde izaera indartsua erakusten dute. Batzuk dagoeneko feministak dira, eta beste batzuk hurbilpen lotsatia egiten dute. Baina, poliki-poliki indarra hartzen doan pentsamendua lantzen hasten dira, eta ekintzak antolatzen. Bidean oztopo ugari jartzen dizkiete boteredun gizonek, baina, aurre egiten saiatzen dira, etsi gabe, geroz eta emakume gehiago elkartzen dituen mugimenduak.