Bechdel testa betetzeko, hiru puntu hauek baiezko erantzuna izan behar dute:
- Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
- Emakumezko pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
- Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste
zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari
bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek
ere ez dute testa gainditzen).