Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu LISIPEren bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik era norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita era praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.
Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.
Iritziak
Guztira 1 iritzi
Ikaslea91
Maitasun erromantikoa du oinarri
liburuak?
Ez; baina, zeharka agertzen da.
Emakume eta gizonen arteko
harremanak nolakoak dira?
Emakumeek bertsolaritzan gizonengandik jasan dituzten sexismo eta indarkeria sexisten egoerak mahaigaineratzen ditu. Gizonengandik jasandako botere-harremanak azaleratzen dira, eta emakume ugarik jasandako egoera anitzak multzoka sailkatuta aurkezten dira.
Nolakoa da pertsonaia
nagusiaren izaera genero ikuspegitik?
Pertsonaia nagusiak emakume bertsolariak dira, eta euren bizipenak euren ahotatik kontatzen dituzte. Emakume bertsolari hauek hainbat genero-estereotipo gainditzen dituzte, bertsolari izate hutsagatik: plaza publikoan abesten dutelako, jendaurrean gai feministen inguruko ideiak azaltzen dituztelako, etab. Horrez gain, liburu osoa hausnarketa eta eztabaida aberasgarri bat da emakumeen ahalduntzeari dagokionez, orain artean argitaratu ez diren baina denen ahotan egon diren gaiak aipatzen dituelako.