Edukira zuzenean joan

Pelikula

Brave

Zuzendaria
Mark Andrews, Brenda Chapman, Steve Purcell
Aktoreak
Animazioa da, beraz, pertsonaia nagusiak hauexek dira: Merida, Fergus erregea, Elinor erregina, sorgina.
Sinopsia
Merida -Fergus erregea eta Elinor erreginaren alaba- menderagaitza da, arku eta geziekin trebea oso. Antzinako usadio bat haustea erabaki du, jaun lurjabeentzat sakratua den usadioa. Meridaren ekintzek erresuman nahasmena eta haserrea sortaraziko dituzte. Gainera, sorgin bati guztiz zorigaiztokoa izango den desio bat eskatu dio. Neskak benetazko kemena zer den ikasi arte arrisku handiei aurre egin beharko die.
Bechdel testa betetzen du Ez

Bechdel testa betetzeko, hiru puntu hauek baiezko erantzuna izan behar dute:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  • Emakumezko pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).