Edukira zuzenean joan

Pelikula

Avatar

Zuzendaria
James Cameron
Aktoreak
Animazioa da, beraz, pertsonaia nagusiak hauexek dira: Jake Sully soldadua, Grace Augustine doktorea, Trudy Chacón, Miles Quaritch koronela, Max Patel doktorea.
Sinopsia
Gertaera guztiak Pandoran gertatzen dira, 2150. urtean, Polifemo lurraren ilargi batean. Bertan na’vi izeneko gizakien itxurako izakiak daude: oso luzeak dira eta beren gizartea klanetan antolatuta dago. Unobtainium minerala estaltzen duen zuhaitz erraldoi baten inguruan bizi dira: mineral hori oso preziatua da, Lurreko arazo energetikoen konponbidea izan bailiteke. Jake Sully, marine bat, hautatua da Avatar programan parte hartzeko: zientzilarien burua na’vi gorputz artifizial batzuetara garraiatzeko proiektu bat da, bertakoekin komunikazioa errazteko. Haiei buruzko informazioa lortu behar du, zuhaitzaren azpiko mineralaz errazago jabe daitezen; bestela, armadaren indarraz baliatu beharko dira na’vi-ak zuhaitz haren ingurutik kanporatzeko.
Bechdel testa betetzen du Ez

Bechdel testa betetzeko, hiru puntu hauek baiezko erantzuna izan behar dute:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  • Emakumezko pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).