Kalaka jokoa

Kaixo!

Gu bi ikertzaile sekretu gara eta, horregatik, ezin dizuegu gure izenik eman. Baina, zuen laguntza behar dugu ikerketa bat egiteko.

Konturatu gara kalean, etxean, eskolan edota aisialdian neskek eta mutilek ez dituztela aukera berak nahi dituzten ekintzak egiteko eta ez dutela tratu bera jasotzen lagunengandik edota helduengandik. Desberdintasun horri sexismoa esaten zaio.

Horregatik, zuen iritziak jakin nahi genituzke eta aurkeztuko dizkizuegun egoeren aurrean zer egingo zenuketen esatea ere bai.

Goazen bide berria zein den bilatzera!